XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ITURRIAGA Ernaniko erakustaile eta alegilari ospatsuak hirugarren deitura zizun Iturriaga, bere aitaren bigarrena, alegia.

Haren lehenbiziko lau deiturak hauetxek baitziren: Pascual, Ugalde, Iturriaga, Amitesarobe.

Zerk eragin ote zion lehenengo deitura baztertzea?.

Aztarrenik ez da aurkitzen inon eta horregatik pentsa daiteke erdal deitura ez zitzaiola atsegin, bera hain euskalduna izanik.

Gainera, Pascual ez da berez deitura jatorra, pontizena baizik eta Agustin bere pontizenarekin nahasbide zekarren.

Agustin Pascual Iturriaga, 1778-garren urteko Urtarrilaren 31-an jaio zen Ernanin.

Bere gurasoak Juan Jose Pascual eta Maria Antonia Ugalde izan ziren.

Anizeto Zugastik honela dio hitzez-hitz: .

Baina, Enciclopedia del País Vascok aitaren eta amaren izenak aldrebesten ditu. Honela: .

Zugastik dioenez, aldiz, aitaren aldeko aitonari zeritzan Andres Pascual.

Zalantzarik gabe arrazoia Zugastiren aldetik dago, aiton-amonen xehetasun guztiak ematen baititu.

1851-ko Epail/Martxoaren 30-ean hil zen bere jaioterrian, 74 urte zituelarik.

Apez ikastaroak Andoainen eta Oñatiko Unibertsitatean egin zituen eta bere sorterrian ekin zion apez-lanari.

1817-garren urtean Gipuzkoako Batzar Nagusiei baimena eskatzen die ikastetxe bat idekitzeko Ernanin eta honela irazan zuen Kaietano bere anaiarekin eta Manuel Larrarterekin.